PROIEKTUAREN ARDATZAK

Galder Izagirre (Diapositivisme Studio) argazkilariaren ideia batetik sortutako proiektu honi Gaizka Izagirre (GAZTEZULO) eta Oraitz Garcia (Zaporeak) batu zitzaizkion euren elkarteen bultzada probesturik Euskal Herri mailako ekimena aurrera ateratzeko.

Kikarakada lehen begiratuan argazki, literatura eta errezeta liburu bat besterik ez zaizu irudituko.

Bere barnean ordea arraza, jatorri eta kolore anitzeko haurrak topatuko dituzu, txokolate katilukada eskuan, elikagai gozo honek eskaintzen duen une atsegina bizitzen, irribarrea ahoan euren zoriontasuna partekatu nahian.

Helburuak

Osagaiak

Greziako Lesbos uhartean dauden eta txokolatez zipriztintzeko aukerarik ez duten haur errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea du helburu, eta bide batez, txokolate kikarakadak bidaltzea. 

Euskak kulturako zenbait eragile, sukaldari, idazle, bertsolari, kazetari eta musikarik, euren sormena proiektuaren alde jarri dute.
 
Haur errefuxiatuak eta txokolatea oinarri hartuta euren sormena martxan jarri dute testu eta errezeta bilduma sortuz.

Kikara ikur hartuta elkartasun proiektu honi forma eman diote. 

Txokolatea delako munduko edozein haurri falta beharko ez litzaiokeen gozamenerako elikagai unibertsala

ELKARTASUNA

ELKARTASUNA

Lesbosen gatibu dauden haur errefuxiatuen hezkuntza baliabideak diruz laguntzea

SUKALDARITZA

SUKALDARITZA

Txokolate kikarakada goxoak egiteko goi mailako 17 euskal sukaldariren errezetak

ARTEA

ARTEA

42 euskal sortzaileren bertso, abesti eta testu bilduma

ZERGATIK EROSI KIKARA

Greziako Lesboseko haurrei hezkuntzarako azpiegiturak eskuratzen lagunduko diezu, eta bide batez txokolate goxoz betetako katilu bat ere bidaliko diezu.

PAUSOAK

Salbamendu-txalekoen kolorea duen kikara hau erosiz Kikarakada izeneko liburua sortzeko diru-iturriak lortzen lagunduko diguzu.
Kikarakada liburuak proiektu osoa jasoko du bertan.

Txokolate litro ugarik lagundurik eta Zaporeak ekimenaren laguntzaz, kikara metaforiko hori Lesbosera eramateaz gain, umeen irribarreak islatu nahi dituen argazki eta testu bilduma bat kaleratzen lagunduko diguzu.

Testuak, errezetak eta argazkiak elkartuz eta esku artean duzun kikaren salmentaz lagundurik, Kikarakada liburua argitaratuko dugu.
Liburuaren bitartez lortzen den diru guztia Lesboseko haur errefuxiatuen hezkuntzan laguntzeko bideratuko dugu.

kikara

NOLA LAGUNDU DEZAKEZU

Kikarakada

Kikara erosi

9,99€ren truke kikara eta platerra eros ditzakezu.

Euskal Herri osoko Elkar dendetan salmentan.

Kikarakada

Diru ekarpena egin

Kontu korronte batean diru ekarpena egin zenezake:

Kontu korrontea: 2095 5011 81 9117936391 (Kutxabank)
Kikarakada

Zure denda, tabernan... kikara salmentan jarri nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta aukerak ikertuko ditugu.

Kikarakada

Enpresa, elkarte, erakundean kikarak banatzeko intentziorik?

Baloretan oinarritutako elkartasunezko opari ederra. Zenbat beharko dituzu?

Kikara salduta
€ lortutako diru ekarpena
txokolatezko irribarre

Gora Txokolatezko Irribarreak!

Kikarakada - haurra txokolatea
Kikarakada - haurra txokolatea
Kikarakada - haurra txokolatea